Wednesday, January 16, 2013

Gabonetako Oporrak


Gabonetako oporrak san Tomas egunean hasi ziren.Elatzeta eskolan,urtero bezala ,txistorra jaten eta gabonetako kantak abesten ospatu genuen.Olentzero etorri
zen berriz opariak banatzera.


Nire etxean familia guztiari gabonak gustatzen zaizkigu ,beraz,gabonetako zuhaitza eta jaiotza elkarrekin apaintzea gustatzen zaigu.


Abenduaren hogeita lauean nire lagun batzuk eta ni baserritarrez jantzita etxez-etxe abastera joan ginen,auzokideak dirua eta goxokiak eman zizkiguaten.
Oso jatorrak zirelako arratsaldean, nire arreba panderoa jotzen duenez Irunera olentzeroari ongietorria ematera joan ginen.Familia osoa afaltzera joan ginen.Oso ondo pasatu genuen.Afaldu ondoren etxera itzuli ginen azkar lo egitera,lo egin behar genuen bestela Olentzero ez zen etorriko.

Eguberriaren egunean gure etxeko zuhaitz azpian gure opariak aurkitu genituen.Oso pozik geuden.Eguerdian aitona eta amonaren etxera bazkaltzera joan ginen.Han Olentzerok opari bat bai guretzako bai lengusineentzako utzi zuen.

Urte zaharrean, mahatsak jan ondoren, nik beintzat hamabiak jan nituen, besarkadarekin eta masuekin urreberria ospatzeko dugu.


Abesten lortu nuen diruarekin petardoak eta zuziriak erosi nituen.Lehengusuekin urte zaharrean bota genituen.


Beste egunetan,etxean jostailu berriekin jolaztuz adibidez eskulanak egiten otarreak egiten eta liburua irakurtzen.Ondo pasatu genuen.

No comments:

Post a Comment